Bidasoako Laneko Autodefentsa Sarea

Non: 
Palmera Montero Gunea Irunen
Data: 
Ostirala, Abendua 23, 2022 - 19:00
Antolatzen du : 
Bidasoako Laneko Autodefentsa Sarea

Aurkezpena laboral berria

Bidasoako Laneko Autodefentsa Sarea.- Bidasoako Kontseilu Sozialistatik berriro ere martxan jarri dugu Laneko Autodefentsa Sarea.

Egungo egoeran langileok lan-baldintza miserableenetan lan egitera beharturik gaudela eta enpresariek inpunitate osoa dutela ikusirik, langileon interesen eta hobekuntza ekonomikoen alde egingo duen tresna hau antolatzea ezinbestekoa ikusi dugu. Hau da, gure eskubideak bermatzeko langileok modu independentean antolatzea.

Hau ongi azaltzeko aurkezpen bat burutuko dugu abenduaren 23an arratsaldeko 19:00etan Irunen, Palmera Montero Gunean.

Martxan da Bidasoako Laneko Autodefentsa Sarea

Zergatik? Egungo egoera larrian, jasanezinak dira elikagaien, argindarraren, gasaren... prezioak, bizitzearen prezioa inoizko altuena da, eta hori gutxi ez balitz, pandemiaren ostean

erabat normalizatu dira langileon eskubideen urraketa guztiak. Bizitzaren garestitze azkar honen aurrean, soldatak debaluaturik eta izozturik daude. Zentzu berberean ulertu behar ditugu erreforma laboralak, aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteen (ERTE) normalizazioa, aldizkako lanpostuen areagotzea, praktikaldien aitzakipean lana debalde egitea, langabezia estrukturala... etab. Finean, langileck beharturik gaude lan baldintza miserableenetan lan egitera, nagusiek inpunitate osoz jarduten duten bitartean.

Nola? Honen aurrean, Bidasoako Kontseilu Sozialistatik, berriro ere Laneko Autodefentsa Sarea martcan jarri dugu, lan esparruan ere langileok autodefentsa sozialista antolatzeko. Honekin gure interes eta eskubideak bermatuko dituen tresnak sortu nahi ditugu, nagusien inpunitatearekin amaitzeko eta hobekuntza ekonomikoak lortzeko. Izan ere, ezinbestekoa zaigu gure interesei begira egongo den eta klase elkartasunean oinarrituko den langileon antolakuntza sustatzea, Estatu Sozialistaren eraikuntzara bidean indarrak batzeko.

Nagusien inpunitatearekin amaitu, Estatu Sozialista eraiki!

Etiquetak: