Náyade abesbatzak 25 urte beteko ditu, eta, ospatzeko, disko bat grabatu du

Non: 
Junkal Parrokia, Irun
Data: 
Larunbata, Azaroa 26, 2022 - 20:30

Náyade Azaroak 26

Printzak” izeneko diska azaroaren 26an aurkeztuko da, 20:30ean, Junkal Parrokian Azaroaren 26an, 20:30ean, Irungo Junkal parrokia Náyade abesbatzaren 25. urteurrenaren atariko agertoki bihurtuko da. Kontzertu horretan Náyade abesbatzak bere diskoa aurkeztuko du: “Printzak”.

Alaitz Urkia zuzendariak azaldu duenez, “gure urteurrena ospatzen hasteko modurik onena da gustatzen zaiguna eta ondoen egiten dakiguna egitea, hau da, abestea”.

Horretarako, oso errepertorio melodikoa aukeratu du. Errepertorio horretan tokiko nahiz kanpoko autoreak sartzen dira. Ondorioz, Javi Bustok, Eva Ugaldek, Junkal Guerrero, Idoia Azurmendik edo Xabier Sarasolak protagonismoa partekatuko dute Ola Gjeilorekin edo Dante Andreorekin, besteak beste.

Musikaz gain, kontzertuak protagonista gehiago izango ditu, hainbat pertsona eta erakundek abesbatzatik gertu egon nahi izan baitute une berezi honetan. Hori dela eta, Belen Sierra piano-jotzaileak bere teklen soinua ahotsen akordeekin lotuko du; Marrazki eta Pinturako Udal Akademiak koadroak egingo ditu zuzenean, Náyadek bere lanak abesten dituen bitartean; eta Bakarne Atxukarro kazetari eta idazleak testua eta ahotsa jarriko dizkio zuzenean musikari.

Pasa ditugun azken bi urteak gogorrak izan dira, eta proiektu hau (disko eta kontzertua) itzaletatik atera eta argitara hurbiltzea da guretzat. Eta bide horretan pozten gaitu gure hiriko beste kultur eragile batzuekin batera aritzeak”, dio Alaitzek, talde kolaboratzaileei buruz. Eta kontzertuaren helburuari dagokionez, “eskerrak eman nahi dizkiegula mende laurden honetan gurekin egon direnei: koralista ohiei, erakundeei, beste abesbatza talde batzuei, Kultur taldeei, eta, jakina, gure publiko fidelenari, etxekoari. lluntasuna atzean geratu dela adierazi nahi diegu, eta distirei, “Printzei”, txanda dagokiela”, adierazten du zuzendariak.

Aipamen berezia egin nahi diegu bai Irungo Udalari, bai Gipuzkoako Foru Aldundiari (Olatuak proiektua), beren lankidetzarekin proiektu hau argitara ematea ahalbidetu baitute. Gainera, eskerrak eman nahi dizkiogu Junkaleko parrokiari bertan kontzertu hau egiten uzteagatik.

Kontzertuak, bestalde, aldarrikapen izaera izango du: esperantzari leiho bat. Alde batetik, natura eta bere distirak funtsezkoak eta ezinbestekoak direla gure bizitza pertsonalean eta erakunde koral gisa uste dugu, eta horregatik PRINTZAK diskoa naturarekiko errespetuaren kantua ere bada.

Bestalde, emakumeak musikan duen papera ikusarazi nahi dugu, lehenik eta behin gure ahotsen bidez, eta baita aukeratutako errepertorioaren bidez ere: interpretatuko ditugun obra asko egungo euskal konpositoreenak dira: Junkal Guerrero, Idoia Azurmendi eta Eva Ugalde.

25 urte igaro dira Irunen emakume batzuk ahots zuriko koral gisa eratzea erabaki zutenetik. Náyade greziar mitologiako ninfa hura aukeratu zuten izena jartzeko talde berriari, eta Atzokoak abesbatzak bere lokala partekatzeko egindako eskaintza onartu zuten.

Ordutik hona bidea luzea izan da, eta Náyadek gure hirian eta hiritik kanpo kontzertuak eskaintzen dituen talde sendo bihurtu da: asmo handiko proiektuei ekiten diena, hala nola, duela gutxi Kalakan taldearekin batera Sarako kobazuloetan eskeinitako kontzertua.

Etiquetak: