"Zer ari da gertatzen Ukrainan?" izenburupean hitzaldia emango du asteartean Txente Rekondok Hazian

Non: 
Hazia
Data: 
Asteartea, Martxoa 22, 2022 - 19:00
Antolatzen du : 
Sortu Irun

Zer ari da gertatzen Ukrainan

Irungo Sortu.- Irungo Sortuk antolatuta hitzaldia emango du Txente Rekondo nazioarteko analistak asteartean, martxoak 22. "Zer ari da gertatzen Ukrainan" izenburupean Errusia eta Ukraina artean sortutako gerra eta bere ondorioak aztertuko ditu Rekondok. Arratsaldeko 19:00etan izango da Irungo Hazia kultur elkartean.

Hitzaldi irekia da eta Irungo Sortuk bertaratzera animatu ditu gaiarekiko interesa duten irundarrak.

Etiquetak: