Non:
Errekaleor, Gasteiz
Data:
Larunbata, Maiatza 21, 2016 - 10:00 -tik Astelehena, Maiatza 23, 2016 - 19:55 -ra
Antolatzen du :
Askapena
Herri jantzia, garaipenaren hazia! lemapean 6. urtez jarraian Askapenak formazio mintegiak antolatuko ditu datorren Maiatzaren 21 eta 22an Gasteizko Errekaleor auzoan. Informazio guztia hemen.
Egitarau oparoa antolatu da Maiatzeko azken aurreko astebururako. Ekialde Hurbileko gatazka, Latinoamerikako inperialismoaren oldarraldia, herrien subiraultza, internazionalismoa eta feminismoa, desobedientzia, ekologismoa eta beste hainbeste gai jorratuko dituzte.
Zabalik dago jardunaldietan izena emateko epea. Bazkaldu, afaldu edota lotan geratzeko izen ematea beharrezkoa da. Idatzi helbide honetara: herrijantzia@askapena.org
MAIATZAK 21
- 10:00 - “Ekialde Hurbileko gatazka eta Kurduen erresistentzia” | Maryam Fathi, errefuxiatu kurdua
- 12:00 - “Inperialismoaren oldarraldia Latinoamerikan” | Luismi Uharte
14:00 – Bazkaria
- 16:00 - “Europa en la encrucijada: dictadura del capital o soberanía de los pueblos” | Iñaki Gil de San Vicente
- 18:00 - “Internazionalismoa praktika feministarako esparrua” | Askapenako emakumeak
MAIATZAK 22
- 10:00 - “Chequeando la democracia (económica)” | Nekane Jurado
- 12:00 - “Desobedientzia? Zertarako?” | Zigor Oleaga
14:00 – Bazkaria
- 16:00 - “Internazionalismotik Herri Boterea eraikiz” | Askapena
- 18:00 - “Ama lurra eta baliabideen kontrola energiaren ikuspuntutik” | Mikel Otero
GORA EUSKAL HERRIA INTERNAZIONALISTA!!!
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1584 irakurketak