OIARTZUNA, MUNDURA

Non: 
Oiartzun, herriko plaza
Data: 
Larunbata, Azaroa 21, 2015 - 17:00 -tik 21:30 -ra
Antolatzen du : 
Oiartzungo Ernai, Irungo Askapena, Azmarrin, El-Watan

OIARTZUNA, MUNDURA; AZAROAREN 21EAN EGUN INTERNAZIONALISTA OIARTZUNEN

Kapitalismoaren fase gorena bezala definitu zuen Leninek inperialismoa, XIX.mendearen bukaeran, neo-kolonialismo fase berri baten ostean, potentzia inperialek mundu osoa nola elkarbanatu zuten ikusi ondoren. Egoera horiek sorrarazteko, gudak, herri osoen mugimenduak, zapalketa sistema orokortua, bizitzaren merkantilizazioa, naturaren ustiapen amaigabea, edota mundu ikuskera indibidualistak garraiatzen ditu boterea duten herrialdeetako kapitalak mundu osoan zehar. Ostera, jazarpen inperialistak, dimentsio sortzaile bat ere badu, eta horrela, munduko edozein txokotan inperialismoak bere atzaparrak sartzen dituen bakoitzean, herri erantzun mugimenduak eratzen dira. Erresistentzia mugimendu horiek dira, hain zuzen, mundu berri baten aukera irekitzen dutenak etengabe. Baina zer dakigu munduan dauden borroken inguruan?

Horrexegatik, eta borroka hauek ezagutzeko, azaroaren 21ean Oiartzunen "OIARTZUNA, MUNDURA" egun internazionalista antolatzearen beharra ikusi dugu, bertan KURDISTAN, SAHARA eta VENEZUELAn gertatzen ari diren borroken inguruko informazioa jasoko dugu, bakoitzak bere ñabardurarekin:

- Kurdistan, brigadisten eskuetatik ezagutuko dugu: Konfederalismo demokratikoaren oinarriak, Kurdistanen askapen nazional zein sozialean dauden errealitate ezberdinak, hizkuntza kurduaren egoera...

-Sahara, Hassanna Aalia aktibistaren ahotik jasoko dugu: Gaur egun zein egoeratan dagoen askapen mugimendua, Marokoren gaur egungo planteamenduak, bere egoera...

-Venezuela, brigadistek ezagutzera emango digute: Prozesu bolibartarrak suposatu izan duen aldaketak, Venezuelan urte hauetan eman diren urratsak eta prozesuaren zailtasunak eta oztopoak, Herri boterearen antolaketa...

Hitzaldiak arratsaldeko 17:00etatik aurrera hasiko dira 19:30ak arte Oiartzungo plazan. Bukaeran afari-merienda autogestionatua egingo da egunari bukaera emateko.

ANIMATU!!

HAMAIKA HERRI BORROKA BAKARRA!!

Etiquetak: