Elkarretaratzea deitu du bihar Bidasoko Itaiak

Non: 
San Juna Plaza
Data: 
Asteazkena, Martxoa 8, 2023 - 19:00
Antolatzen du : 
Bidasoako Itaia

M8 kartela Itaia

Bidasoko Itaia.- Itaia Emakume Sozialisten Antolakundeak Euskal Herriko hainbat lekutan mobilizazioak antolatu ditu biharko, horien artean Irunen. Hiru urte daramatza Bidasoko Itaiak martxoaren 8an kontzentrazioa antolatzen, eta aurten ere horrela izango da.

Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki” lelopean deitu du, emakume langileen askapen erreala gauzatzeko gizarte sozialista eraikitzea beharrezko baldintza dela azpimarratuz. Hala, zapalkuntzen aurka borrokatzeko antolatzeko deia egin du, horretarako, emakume langileen interesak lehen lerroan jarriz eta emakume langilea subjektu politiko bilakatuko duen antolakuntza politikoa gorpuztuz.

Hori dela eta, martxoaren zortzian 19:00tan Irungo San Juan plazan egingo duen kontzentrazioan parte hartzera dei egiten du.

Etiquetak: