EH Bilduren lehen ekitaldi nazionala Irunen egingo da gaur

Non: 
Ficoba Hall (Ficobako sarreran)
Data: 
Ostirala, Maiatza 12, 2023 - 19:00
Antolatzen du : 
EH Bildu

cartel

Irungo EH Bildu.- Maiatzaren 12an hauteskunde kanpainari hasiera emateko EH Bilduk ekitaldi nazionala egingo du Irunen eta, bertan, Oihana Briones Irungo alkategaia, Maddalen Iriarte lehendakarigaia eta Oskar Matute EH Bilduren kongresuko diputatua egongo dira.

Gaur, Ficobako Hall-ean 2023ko hauteskunde kanpainaren irekiera ekitaldia egingo da Irunen. EH Bilduk Irun aukeratu du kanpainari hasiera emateko eta ekitaldian Oihana Briones Aramendi, Maddalen Iriarte Okiñena eta Oskar Matute García de Jalón egongo dira.

«Kanpaina hau etorkizunaren mugarria izango da» dio Oihana Briones Aramendik. Gainera, «EH Bilduk ilusio, anbizio eta gogotsu emango dio hasiera kanpainari» gehitu du.

Irungo EH Bilduk irundarrei hurbiltzeko gonbita egingo die, ekitaldia irekia izango baita.

Etiquetak: