Bidasoko Itaiak San Martzialetan protokoloa aktibatuko duela aurkeztu du

Non: 
Palmera Montero Gunea
Data: 
Astelehena, Ekaina 19, 2023 - 17:00
Antolatzen du : 
Bidasoko Itaia

Aurkezpen asanblada irekia

Bidasoko Itaia.- Atzo, astelehena, eskualdeko Emakumeen Antolakunde Sozialistak bere sare sozialetan publikatu zuen aurten ere protokoloa martxan jarriko duela Irungo festetan. Honakoa “Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu” lelopean egin du, eta aurreko urteko San Martzialetan gutxienez hiru eraso egon zirela eta azken aldian eskualde mailan eraso ugari egon direla salatu du. Horren aurrean, biolentzia matxistaren testuinguruan antolatzeko beharra azpimarratzen du.

Izan ere, indarkeria matxista gainditzeko erantzun eraginkorrak garatzea ezinbesteko lana kontsideratzen du, eta bide horretan, babesa antolatzea eta indarkeria matxistaren aurkako mekanismoak ezartzea. Hori dela eta, herriko festetan indarkeria matxistaren aurka antolatzeko deialdia luzatzen du, asanblada ireki baten bitartez egingo duena ekainaren 19an Palmera Montero Gunean 17:00tan.

Etiquetak: