Gazteak eta Musika: Kulto Kultibo

Non: 
Gazteleku Martindozenea
Data: 
Ostirala, Abendua 22, 2023 - 20:00 -tik 21:30 -ra

kultu kultibo hitzaldia gazteartean

GazteARTEan Eszenatokia programaren barruan, Gazteak eta Musika musikan interesa duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektua da. Proiektuak musika-sektoreko profil desberdinak dituzten pertsonak (taldeak, bakarlariak, ekoizleak, etab.) gazteriarekin harremanetan jartzen ditu.

Topaketa hauen helburua beraien esperientziak, ametsak, zalantzak, kezkak… partekatzeko aukera eskaintzea da, eta formatu "informalago" edo hurbilago batean elkar ezagutzeko aukera ematea, gehien gustatzen zaienari buruz hitz egiteko: MUSIKA.

Proiektu berritzaile honi hasiera emateko, Kulto Kultibo talde irundarrarekin estreinatuko gara, haien ibilbide musikalaren berri emango digute eta abesti baten sormen prozesuari buruzko aholkuak partekatuko dituzte. Amaitzeko, kontzertu pribatu txiki batez gozatuko dugu!

Izen-emateak: irun.org/gazteartean

Doako jarduera da, beraz, animatu eta etorri Kulto Kultibo-rekin topaketa musikal hau partekatzera!

Etiquetak: