M8 Asanblada Feminista Bidasoaren jarduerak azaroaren 25ean

Non: 
Hendaia, Irun, Hondarribia
Data: 
Larunbata, Azaroa 25, 2023 - 17:15
Antolatzen du : 
M8 Asanblada Feminista Bidasoa

Kartela 2023 azaroak 25 cartel

M8 Asanblada Feminista Bidasoa.- M8 Asanblada Feminista Bidasoa Bidasoak Irungo herritar guztiak animatu ditu indarkeria matxistaren biktimei egingo zaien omenaldian parte hartzera. Izan ere, AZAROAREN 25ean, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, Hendaian, Hondarribian eta Irunen egingo diren ekitaldietan parte hartzera animatzen ditu.

Hiru puntutan izango ditugu ekintzak:

Hendaia-Irun, topaketa 17:15h:

Hendaiakoak manifestazioan datoz Maritxu Anatol plazatxora (Abenida zubian).Bertan lekuko batean mezu bat sartuko dugu, Hondarribira eramateko

Hondarribian:

M8 Plazan arratsaldeko 18:00tan konzentrazioa izango da.

Hendaiako lekukoa ailegatuko da, Hondarribian irakurriko dena, Hondarribian mezu bat Irunera bidaliko dute lekukoan.

Irunen: Arratsaldeko 19:00tan Zabaltza plazako kioskoan Tximeletak eta gurutzeak jarriko dira aurten erailtako emakumeen izenekin. Konzentrazioan gauden bitartean. Hondarribitik lekukoa ailegatuko da Irunera mezuak Irakurriko dira, eta manifestua ere bai.

Etiquetak: