Datorren ekintzak

Ostiral honetan, hilak 28, Larreaundi-Olaberrian Euskararen eguna ospatuko dugu

Data: 
Ostirala, Azaroa 28, 2025 - 17:30 -tik 19:30 -ra
Non: 
Auzo lokala eta Roberto y Miguel auzogileak plaza
Antolatzen du : 
Larreaundi-Olaberria AE

Euskararen eguneko egitaraua. Larreaundi-Olaberriako auzo elkartea

17:30etan Ostomila taldeak "Baleazaleak" txotxongilo ikuskizuna eskeiniko du Auzo Lokalean. Ondoren Roberto eta Miguel plazatxoan 18:15etan txokolatada, 18:30etan "Altxorraren bila" jolasa, 18:45etan "Txistorra-potea" eta 19:30etan "Babarrunba" taldeko kontzertu ibiltaria izango dira.

“ACUBI” Bidasoako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkartearen Ohiko Batzar Orokorra deitu da

Data: 
Osteguna, Azaroa 27, 2025 - 18:00
Non: 
Irungo Palmera Montero Guneko 2. aretoa
Antolatzen du : 
ACUBI

Logotipo ACUBI

ACUBI.- Elkarteak Elkartearen Ohiko Batzar Orokorra deitzen du, 2025eko azaroaren 27an, Irungo Palmera Montero Guneko 2. aretoan, 18’00etan, eta bigarren deialdian, 18’30ean, leku berean.

A25N, Bidasoako hiru plaza, mezu bakarra

Data: 
Asteartea, Azaroa 25, 2025 - 16:45 -tik 19:30 -ra
Non: 
Tren geltokia, Hendaia - Martxoak 8ko Plaza (antzinako posta), Hondarribia - Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
M8 Asanblada Feminista Bidasoa

M8 A25N 2025 kartela

M8 Asanblada Feminista Bidasoa.- M8 Asanblada Feminista Bidasoatik Azaroaren 25erako deialdi berezia aurkezten dugu Bidasoan. Hendaia, Hondarribia eta Irun hiru kontzentrazio jarraitu egingo dira, herritar guztiak parte hartzera gonbidatuz.

Pertsonen aldeko oroimen ekitaldia Irunen, etorkizun hobe baterako bidaian, igande honetan

Data: 
Igandea, Azaroa 23, 2025 - 12:00
Non: 
Skate Park, Santiago Zubia, Irun
Antolatzen du : 
FIVASCO, Migrantes con derechos eta Korapilatuz

Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez

Korapilatuz, Bidasoa eskualdeko esku-hartze sozialeko erakunde eta pertsonen gune irekia.- Laugarren urtez jarraian, FIVASCO, Migrantes con derechos eta Korapilatuz elkartuko gara, igande honetan, azaroak 23, Irungo Skate Park-en, Santiagoko Nazioarteko Zubitik gertu, eguerdiko 12etan, pertsonen aldeko oroimen ekitaldi batean, etorkizun hobe baterako bidaian, aurtengo lelopean: Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez.