Azaroak 25 egunerako deaildia Emakuneen indakeriaren aurkako Nazio Arteko Eguna

Data: 
Astelehena, Azaroa 25, 2024 - 16:45 -tik 19:30 -ra

Azaroak 25 Novembre

Asanblada Feminista Bidasoa.- Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Egunean,M8 Bidasoako Asanblada Feministak, hiru herrialdeetan (Hendaia, Irun eta Hondarribia), antoladu dugun elkarretaratzerako deialdia zabaltzen dizuegu,aurten ere emakumeok jasaten ditugun indarkeria matxistak gaitzesteko eta aurten eraildako 200 emakume baino gehiago gogoratzeko bai Frantziakoeta Espainiako estatuetan, bai eta Euskal Herrian ere.

Estatu espainilean 8 adin-txiki erailak izan dira ere genero indarkeriaren ondorioarengatik Frantziako estatutan ez dago daturik.

Aurten Indarkeria matxista ukatzen duten Europako politika ultraeskuindarren aurrerapenaren aurrean, esan behar dugu aurrean izango gaituztela errealitate bat erakusteko, emakumeok egunero jasaten ditugun indarkeriak existitzen dira eta ez gara geldituko indarkeria horiek desagerrarazi arte.

Horregatik, herritarrak gurekin batera leku eta ordu hauetan egingo diren ekitaldietan parte hartzera animatzen ditugu:

Hendaia 16:45h
Tren-geltokiaren aurrean.
Hondarribia 18:15ean
M8 plaza (Posta)
Irun 19:30ean
Zabaltza plaza (Zabalgunea)

Ezin dugu beste alde batera begiratu, eta, beraz, ahotsa altxatzen dugu oihu egiteko, BATERA UKITZEN BAGAITUZTE, DENAK UKITZEN GAITUZTE!!!!

Etiquetak: