Non:
Kabigorri, Peña Kalea, Mosku-Irun
Data:
Ostirala, Abendua 27, 2024 - 19:30
Zatoz joko klasikoa jokatzera oso modu berezian ostiralean, hilak 27, Kabigorrin, 19:30ean.
Galderak LGTBIAQ+ memoria historikoari, kolektiboaren gaur egungo egoerari eta "mamarratxeoari" buruzkoak izango dira. Hau guztia Boombay Star dragak dinamizatua.
Arauak errazak dira: gehienez 4 laguneko taldeetan jokatuko da, 5 galdera-sorta egongo dira erantzuteko eta ezin izango da mugikorra begiratu.
Eta zer sari dago? Hori sekretua da, baina ziurta diezazuekegu sariak egongo direla lehenengo 3 taldeentzat eta 250 €inguruko balioa dutela.
Zatoz bakarrik edo lagunekin, gu arduratuko gara ondo pasatzeaz.
Benetan galduko duzu?