Non:
San Juan Plaza
Data:
Osteguna, Urria 2, 2025 - 19:00
Hori dela eta, elkarretaratzea deitu dute gaur, 19:00etan, Irungo udaletxearen aurrean.
Global Sumud Flotilla laguntza humanitarioa eramaten ari da Gazara, baina atzo Israelgo Armadak eraso egin ziola baieztatu da. Israelgo militarrek 200 bat elkartasun ekintzaile atxilotu dituzte ontzidian, eta 530 pertsona zihoazen bertan, horietatik lau euskaldunak.
Egoera horren aurrean, elkarretaratzeak deitu dituzte hiriko udaletxeen aurrean, Gazako setioa salatzeko.
Irungo kontzentrazioa gaur izango da, 19:00etan, Udaletxeko plazan.

