Parean Elkartea.- Elikaeskolak eta Parean elkarteak elkarlanean Presio estetikoaren eragina osasun fisiko eta mentalean hitzaldi programaren bigarren saioa dugu APIRILAREN 6AN ASTEARTEAN, Elikadura nahasmenduak, izango ditugu hizpide saio honetan eta Palmera Montero eraikineko 2. aretoan izango da, arratsaldeko 18.30tan.
Haur eta nerabeen artean (bereziki 12 eta 21 urteen artean), elikadura nahasmenduak lehentasunezko gaitz mental bilakatu dira, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera.
Pandemian nabarmen egin zuten gora elikadura nahasmenduek neska gazteen artean, muturreko kasuak areagotu egin ziren, eta arazoak oso presente dirau oraindik ere.
Argaltzeko dieta murriztaileak egitea, gehiegizko ariketa fisikoa egitea, osasungarritzat jotzen diren elikagaiak bakarrik jatea, astean zehar zorrotz eta zurrun jatea eta asteburuan sekulako betekadarekin bukatzea, bazkari/afari bat konpentsatzeko ariketa fisiko gehiago egitea, baraualdiak egitea...Janariarekin/gorputzarekin lotutako jokabide asko normalizatuta daude bizi garen dietaren kulturan. Baina normalizatuta egoteagatik ez dira osasuntsuak. Horregatik, garrantzitsua da haiek identifikatzen ¡ikastea, nola kudeatu edo hobetu jakiteko; izan ere, elikadura nahaste bat izatera iritsi gabe, pertsona askok sufritu egiten dute janariarekin eta gorputzarekin lotutako pentsamendu, sinesmen eta portaerengatik.
Gainera, kasu askotan, arazo bat dagoela konturatzen garenerako, arazoa oso errotuta egoten da, eta, kasu horretan, zailagoa izaten da errekuperazioa.
Horregatik, detekzio goiztiarra gakoa delako, hitzaldi honetan azaldu nahi dugu zer gauzek susmarazi diezaguketen gu geu edo gure inguruko norbait sufritzen egon daitekeela bere elikaduragatik, gorputz irudiagatik, ariketa fisikoagatik.
Lau hitzaldiz osatuta dago programa denak hilabeteko bigarren astearteetan izango dira. 18.30tan Palmera Monteroko bigarren aretoan izango dira eta ez da izenik eman behar bertan parte hartzeko.
Kartelean Belarriprest figurarekin adierazi nahi izan dugun bezala, azalpenak euskaraz izango dira, baina pantailan gaztelaniazko aurkezpenek lagunduko dute solasaldia.