Auskalo Buskalo, desagerturiko liburudenda baten hotsaren bila

Non: 
Oiasso Museoa, Irun
Data: 
Ostirala, Martxoa 7, 2025 - 19:00

Mertxe Tranche

Parean Elkartea.- Gaur, martxoaren 7ean Irungo Udalak proposatutako Soinular proiektuaren baitan Maite Larbururen eskutik "Auskalo" podcasta aurkeztuko da Oiasoo Museoan.

SINOPSIA: Laurogeita hamargarren hamarkadaren amaiera da eta Irungo Mosku auzoa pil-pilean dego Tabernak, gau giroa, turbulentzia sozial eta politikoak. Baina Larretxipi kalean, bada lasaitasunari eta hain bogakoa ez den feminismoari eskainiriko txoko bat: AUSKALO deitzen da. Denda honen atea zabaltzen den aldiro, hots leun batek laztantzen dizkizu belarrak emakume eta haurren ahotsak dira, musika fin baten gainean kontu-kontari, bigarren eskuko liburu artean galdurik...

Irungo Udaleko Kultura Arloko SoinuLabor ekimenak bultzaturik eta Parean elkartearen laguntzaz, Maite Larburu hernaniar musikaria liburu denda honen hotsaren bila abiatu da prentsan irakurririko elkarrizketa bai tiraka. Emaitza podkast bat da, Josune Urrusolo eta Mertxe Tranche irundarren bizipenak eta beste hainbat ingurukoen testigantzak batu dituena.

Audio kontakizun honen aurkezpenera nahi zaitugu gonbidatu, martxoaren 7an arratsaldeko 19.00etan, Irungo Oiasso Museoan.

Etiquetak: