Larunbatean Itaiaren jardunaldi nazionalen aurkezpena Irunen



Ostiralean, maiatzaren 6an, 38 egun beteko ditu gose greban Asier Guridi euskal iheslari politikoak. Martxoaren 29an ekin zion baraualdiari, bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela exijitzeko. Izan ere, "heriotz zibil" egoeran darama ia hamarkada bat; ez dauka pasaporterik, ez eta zedularik ere. Modu horretan, "oinarrizko hainbat eskubidetatik kanpo uzten" dutela salatu du Guridik. "Espainiako Estatuak nire nortasun juridikoa ukatzen dit mendeku modura, nire militantzia politiko, iraultzaile eta independentistagatik", dio.

Esther Ezkurra, ACUBIko abokatuak eskainiko du hitzaldia.
bidasoa.hitza.eus.- Alokairu kontratu bat sinatzerakoan maizterrek eta errentatzaileek jakin behar dutenari buruzko jardunaldi informatibo bat eskainiko du Esther Ezkurrak, ACUBIko abokatuak, maiatzaren 4ean 18:00etan, Kultur Etxeko ekitaldi aretoan.
Maiatzaren Lehenean 'Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen' lemapean Bidasoako Kontseilu Sozialistak ekitaldia antolatu du Irunen. 17:30ean hasiko da Zabaltza plazan.