Datorren ekintzak

"Zer ari da gertatzen Ukrainan?" izenburupean hitzaldia emango du asteartean Txente Rekondok Hazian

Data: 
Asteartea, Martxoa 22, 2022 - 19:00
Non: 
Hazia
Antolatzen du : 
Sortu Irun

Zer ari da gertatzen Ukrainan

Irungo Sortu.- Irungo Sortuk antolatuta hitzaldia emango du Txente Rekondo nazioarteko analistak asteartean, martxoak 22. "Zer ari da gertatzen Ukrainan" izenburupean Errusia eta Ukraina artean sortutako gerra eta bere ondorioak aztertuko ditu Rekondok. Arratsaldeko 19:00etan izango da Irungo Hazia kultur elkartean.

Bizitzaren garestitzea gelditu! lemapean larunbatean manifestazioa Donostian

Data: 
Larunbata, Martxoa 19, 2022 - 18:00
Non: 
Donostiako Bulebarra


Mobilizazio deialdi bateratu bat egin dute Bilboko), Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko Kontseilu Sozialistek. Bizitzaren garestitzea gelditu aldarritzat hartuta, manifestazioak antolatu dituzte hurrengo larunbaterako, martxoaren 19rako:

Donostia: Bulebarra (18:00)
Bilbo: Plaza Eliptikoa (18:00)
Iruñea: Sarasate pasealekua (18:00)
Vitoria-Gasteiz: Correos (18:30)

Dokumentala Kabigorrin: Larreaundi, crónica de un barrio obrero

Data: 
Osteguna, Martxoa 17, 2022 - 19:30
Non: 
Kabigorri

cartel

Felix Martin Camara dokumentalgileak eta Zoa Tamara Cuellar antzerkigileak Erribera 2020 beketako bat jaso dute, Larreaundi auzoko belaunaldien arteko ikerketa eta adierazpen artistikoaren proiektua gauzatzeko: "Restrospectiva de un barrio Obrero como Espejo Cóncavo de Irun".