Datorren ekintzak

Ekintza kulturalak faxismoaren aurrean, arrazakeriaren aurrean, Mosku harrera auzo batean, larunbat honetan, irailaren 25ean

Data: 
Larunbata, Iraila 25, 2021 - 20:30
Non: 
Mosku, Irun

auzoa defendatu faxistak kampora

Ahopeka ibili ohi den faxismoa lotsagabe agertu zaigu gure herri eta auzoan, Moskun. Gure plazan jazo zen gazte magrebiar baten jipoitu txalotu ostean, “Vamos a darles caña a los Moros rateros” lelopean indarkeria arrazista zabaltzeko deialdia zabaldu dute, dirudienez, duela gutxi, Irungo beste auzo batean gertatutako ustezko lapurketa saiakera bat tarteko. Larunbata 25, gaueko 22.00etan, “todo el mundo en Moscú (irun) bamos a darles caña a los moros rateros” dio deialdiak. Mozorroak erantzirik, harrotasun osoz, oldarraldi faxista bati bide emateko saiakeran.

Azken ostiral

Data: 
Ostirala, Iraila 24, 2021 - 20:00
Non: 
Zabaltza plaza, Irun
Antolatzen du : 
Etxera

azken ostirala-último viernes iraila 2021

Etxerat.- Iñaki Saez eta Asier Heriz soraluzetarrak errepidean kotxe-istripu batean hil zirenetik 20 urte bete dira. Une egokia da inposizio anker honen ondorioak gogoratzeko.

Irailak 23. Sexu esplotazioaren eta pertsonen trafikoaren aurkako Nazioarteko Eguna

Data: 
Osteguna, Iraila 23, 2021 - 19:00
Non: 
Irungo Zabaltza Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Elkarte Feminista

23 septiembre

Txingudiko Elkarte Feminista.- Sexu esplotazioaren eta pertsonen salerosketaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez, Txingudiko Elkarte Feministak performance bat egingo du datorren ostegunean, irailaren 23an, 19:00etan, Irungo Zabaltza Plazan 26 emakumek txalapartaz lagunduta egingo duten