Hondarribian asteartean Patxi Ruizekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa
Gaurkoan Patxik bere 15. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabietan egindako egarri greba batzen zaizkio. Bere egoeran ez dago aldaketa azpimarragarririk. Berrogeialdian jarraitzen du erizaindegian eta gose grebarekin aurrera jarraitzen du.

Gaurkoan Patxik bere hamairugarren eguna betetzen du gose greban. Ez da asko Patxiren inguruan gaur daukagun informazioa, baina daukaguna honakoa da:
Patxi Ruizek hamaikagarren eguna bete du gaur gose eta egarri greban. 60 kilo pisatzen zuen atzo eta erizainak elektrokardiograma ere egin zion. Alabaina konfiantzazko medikuek erantzunik jaso gabe jarraitzen dute. Konfiantzazko medikuek analisi sakonagoak egin diezazkioten eskatu dute abokatuek epaitegira bidalitako fax baten bidez.
Patxi Ruizek gose eta egarri grebako zortzigarren eguna betetzen du gaur. Hurkoei egindako deian bere borroka berretsi du eta bukaerara arte joateko prest dagoela esan du. Egunak pasatu arren, konbikzio eta koherentzia osoz hitz egiteko gai izan da.