Asteazkenean, hilak 10, Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko beste kontzentrazio bat Irunen
Gaurkoan Patxik bere 29. eguna betetzen du gose greban Murtzia II-ko kartzelan. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Atzo 59,5 kg pisatu zituen eta parametro guztiak egonkor mantentzen ditu azukrea izan ezik. Hauxe da baxu daukan parametroa, eta bere gorputzak beste ondorio larri batzuk pairatzen hasi denaren seinale.


Gaurkoan Patxik bere 22. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Berri aipagarririk ez dago bere egoeraren inguruan baina, jakina, egunak pasa ahala Patxiren osasuna andeatzen joaten da.
Gaurkoan Patxik bere 19. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Gose eta egarri grebaren ondorioz, nahiko mingarriak izaten ari diren zauriak atera zaizkio mihian (mihi fisuratua delakoa) eta momentuz ez diote horretarako tratamendurik eman.
Irun: 20:00etan Zabaltza plazan