Datorren ekintzak

Astelehenean, otsailak 10ak 12:00etan, pentsio duinak eskatzeko kontzentrazio berria

Data: 
Astelehena, Otsaila 10, 2020 - 12:00 -tik Asteartea, Otsaila 11, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

Cancentración Movimiento Pensionistas Bidasoa 27/01/2020Jakinarazi nahi dizuegu datorren otsailaren 10an (astelehena) berriro elkartuko garela, eguerdiko 12:00etan eta ohiko lekuetan, bai Hondarribian, bai Irunen.

GOBERNUAN DAGOENA DAGOELA PENTSIO PUBLIKOAK DEFENDATUKO DITUGU

TXINGUDIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUA Hondarribia - Irun

Lakaxitako kontzertuak: Ekhi Lambert · Otsailak 6, osteguna

Data: 
Osteguna, Otsaila 6, 2020 - 20:30
Non: 
Lakaxita, Anaka kalea, Irun

Ekhi + LambertOstegun honetan, otsailak 6, beste kontzertu akustiko bat izango dugu Irungo Lakaxita Gaztetxean: Nafarroa Behereko Ekhi Lambert musikariak Haustura bere azken diskoa aurkeztuko du. Seitan taldean ezagutu genuen sortzailea Miguel Etcheverry eta Yoan Arostegui musikariez lagunduta etorriko da. Tradiziozko folkaren oihartzunak dituzten amodiozko kantuekin osatuko dute kontzertua.

Ostegunean, hilak 6, Kabigorriko otsaileko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Otsaila 6, 2020 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Badator aurtengo bigarren Kabigorriko bertso gaua ere, ikasturteko bosgarrena. Otsailaren 6an izango da 19:30ean hasita.

Bertan ariko dira kantuan Abel Zabala irundarra, Jokin Bergara eibartarra, Maider Arregi oñatiarra eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" zarauztarra. Saioaren gidaritza Iñigo Ugarte irudarraren esku egongo da. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Garbiñe Beraetxe hendaiarraren bitartez.