Datorren ekintzak

Larunbatean pentsio duinak eskatzeko manifestazioa Donostian

Data: 
Larunbata, Urria 6, 2018 - 17:30
Non: 
Alderdi Eder

Manifestaldi baterako deia egin da datorren larunbatean (urriak 6) Donostiara joateko. Manifestaldia Alderdi Eder lorategietatik aterako da arratsaldeko bost eta erdietan. Gipzukoako pentsiodunen elkarteek eta plataformak egin du deialdia.

Irungo ekonomiaren egoerari buruz EH BILDUren bilera irekia

Data: 
Larunbata, Urria 6, 2018 - 10:00 -tik Igandea, Urria 7, 2018 - 09:55 -ra
Non: 
Palmera Montero

Bihar, larunbata, urriaren 6an, goizeko 10etan, Irungo EH BILDU-k IRUNGO EKONOMIAren EGOERAri buruzko hausnarketa egiteko saio bat antolatu du, PALMERA-MONTERO hiritar gunean.

Helburua, hiritarren eta eragileen artean, beste eredu ekonomiko berri baten oinarriak sortzea da.

Pentsioi buruzko hitzaldia Nekane Juradorekin

Data: 
Ostirala, Urria 5, 2018 - 19:00 -tik Larunbata, Urria 6, 2018 - 18:55 -ra
Non: 
Kultur Etxeko Areto Nagusia

Abotsanitz Herri Batzarrak pentsioen inguruan hitzaldi bat antolatu du ostiral honetarako, Urriak 5, arratsaldeko 7etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Hizlaria Nekane Jurado ekonomilaria izango dugu eta "Pentsioak; Kontatzen ez dena" izenburupean ariko da.

Ostegunean berriz Kabigorriko bertso-gauak

Data: 
Osteguna, Urria 4, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

2018-2019 ikasturtean ere izango dira Kabigorriko bertso-gauak, Irunabarrek eta Kabigorrik elkarlanean antolatuta, seigarren urtez jarraian. Orain arte bezala, hileko lehen ostegunean izango dira saioak (jai-egunak direla eta, salbuespenak salbuespen), 19:30etan hasita.