Datorren ekintzak

Muarako batzarrerako deialdia

Data: 
Osteguna, Maiatza 17, 2018 - 19:30
Non: 
Muara

Bi urte pasa dira jada azken Batzarra egin genuenetik, eta uste dugu garaia dela beste Batzar bat egiteko.

Azken Batzarrean, Juntako kideak berritzeaz gain, egoitzan lan batzuk egitea erabaki genuen, lan hauek egin ditugu eta egindakoa azaldu eta esplikatuko dugu.

Horrez gain, Junta berritzeko proposamen bat dugu.

Beraz, datorren maiatzaren 17an, arratsaldeko 19.30etan Muarako Batzarra deitzen dugu.

Dantza saio publiko batekin ospatuko du Kemenek 45.urteurrena

Data: 
Igandea, Maiatza 13, 2018 - 12:00 -tik Astelehena, Maiatza 14, 2018 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan plaza

Dantza taldean edo haren inguruan ibili izan den jende guztia deitu du Kemen Dantza Taldeak, 45.urteurrena ospatzera. Dantza saio berezia egingo du maiatzaren 13an, belaunaldi ezberdinetako dantzari eta musikariekin. Horietako asko entseatzen ibili dira azken asteotan, ordu bete inguruko emanaldia eskaintzeko. 12:00etan Irungo San Juan plazan izango da, baina ez oholtza gainean, plazako zoruan, baizik, erromeria baten moduan.

Nagore Laffegeri omenaldia eta hurrengo parke bateri bere izena jar diezaiotela sinadura bilketa

Data: 
Igandea, Maiatza 13, 2018 - 12:00 -tik Astelehena, Maiatza 14, 2018 - 11:55 -ra
Non: 
Zabalza Plaza

Ohar honen bidez berri bat nahi dizuegu eman, omenaldi bat egingo da gure bizilaguna Nagore Laffege Casasolari igande 13 honetan, eguardiko 12tan, Irungo Zabalza Plazan.

Omenaldi honetaz gain gure Udalari proposatu nahi diogu Juan Wollmerren hurrengo haur parke berria Nagore Laffage Casasola izendatzea.