Datorren ekintzak

Erakusketa "Argazki-kazetaritza: garai bateko kontakizunak"

Data: 
Asteartea, Apirila 10, 2018 - 19:30 -tik Igandea, Apirila 22, 2018 - 20:30 -ra
Non: 
Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoa

XX. mendeko 30ko hamarkadan, goieneko unera iritsi zen argazki-kazetaritza. Erreportaje argazkiak gerra zibilera arte ez zuela lortu definitzen duen elementua idatzi den arren, kontua da urte batzuk lehenago eta, bereziki, Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren, informazio grafikoa ezinbestekoa zen jadanik kazetaritzarentzat.

Mendi-ibilaldia Zaldunbordara, Hondarribia, mega Merkataritza-Gunearen aurka

Data: 
Igandea, Apirila 8, 2018 - 09:30
Non: 
Irteera: IRUNGO Bentak. Renfeko geralekua.
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko Lagunak

Mapa martxa Zaldunborda.jpgIraupena: 2 ordu eta 30 minutu. Ibilbide erraza jende guztiarentzat.

Bidasoaldeko Lagunak.- Gaintxurizketa ondoan dagoen nekazal eremu hau larre eta zuhaizti mosaiko tipikoa da eta Jaizkibel mendiaren hegoaldeko hegalean dago (Kontserbazio Bereziko Eremua da Natura 2000 Sarean). Gune honetan zaborren erraustegi bat egin nahi izan zuten garai batean, eta gaur egun espekulazio-proiektu baten xede erakargarri da, non 100 establezimendutik gora, 1.000 aparkaleku eta gasolindegi bat izango dituen mega merkataritza-gune bat egin nahi duten (badirudi hidrokarburoak biltegiratzeko eta banatzeko proiektu bat duela).