Pentsioen etorkizunari buruzko hitzaldi bat antolatu du Irungo Ahal Dugu-k
Pentsioen etorkizuna bermatzeari buruzko hitzaldi bat antolatu du Irungo Ahal Dugu-k. Apirilaren 5ean izango da, 19:00etan, Gure Moradan. Hitzaldian, Meri Pita Unidas Podemos-eko diputatuak eta Toledoko Ituna batzordeko bigarren idazkariak eta Pilar Garrido, Gizarte politiketako idazkaria eta Unidas Podemos-eko senatariak parte hartuko dute.



Alternatibak "Jaizkibel konpainia" komikiaren aurkezpena egingo du Irungo Kabigorri aretoan martxoaren 15ean. Liburuak Hondarribiko alardearen historia jorratzen du, jatorrizko gertaera historikoetatik abiatuta, irailaren 8an urtero gogora ekartzen direnak, eta azken hamarkadetan herriko jaiak parekidetasunean bizitzeko hainbat emakume eta gizonek abiatutako borrokarekin amaituta.