Alos Quartet, Oreka TX eta Aukeran dantza konpainia Hendaian
Ikuskizun paregabea Bixintxo Besteen hasterako, eta dohainik.
Alos Quartetek “Garden” bakarkako hirugarren diska aurkezten du OREKA TX eta AUKERAN DANTZA KONPAINIArekin sortutako ikuskizun berrian.
- Gehiago irakurriAlos Quartet, Oreka TX eta Aukeran dantza konpainia Hendaian -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko


Datorren asteazkenean, hilak 17, aztertuko dira Pariseko Epaitegian Iratxe Sorzabal-en kontra Madril-go Entzutegi Nazionaletik bidalitako hiru euroaginduak.
Uztailean, Paxkal Elgart Amikuztarrak (Nafarroa Beherea) Getxotik Baionara igerian egin zuen euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Hondarribian bukatu zuen etapa bat, eta ongi etorria eman genion. Ekitaldi haren dokumentala egin dute, eta Paxkal berak, Roberto Murgiondo antolatzaileak eta Eki Pagoaga dokumental egileak herri desberdinetan ematen ari dira.
Urtarrilaren 4an izango da urteko lehendabiziko bertso gaua, eta bertan Iñaki Zelaia, Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Andoni Zelaia eta Abel Zabala ariko dira bertsotan. Gaiak jartzen Aitor Errazkin ariko da, eta bat-bateko saioaren aurreko bertso jarriak, aldiz, Adrian Arrutiren eskutik helduko zaizkigu. Aukera bikaina, beraz, urteari hasiera ongi emateko.