Datorren ekintzak

Eva Campo Müller Elkartearen aurkezpena

Data: 
Larunbata, Abendua 16, 2017 - 12:00 -tik Igandea, Abendua 17, 2017 - 11:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Evaren senide, lankide eta lagunak, zuengana jo dugu duela urtebete abiatu genuen egitasmoaren berri emateko eta bertan parte hartzera gonbidatzeko.

Eva gogoan, berak defendatzen zituen balioetan eta bere jardun profesional zein militantean inspiratuta elkartu bat sortu dugu.

Honako hauek dira helburuak :
  - Jendartearen hobetzea eta berrikuntza soziala.
  - (Mugaz gaindiko) tokiko garapena.

Ostegunean abenduko Kabigorriko bertso-gaua musikatua

Data: 
Osteguna, Abendua 14, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Abenduko Kabigorriko bertso gaua hilaren 14an izango da, behin abenduko zubia pasata, ostegunarekin, eta arratsaldeko 19:30etik aurrera, beti bezala.

Bertso saio musikatua izango da, eta bertsotan Beñat Gaztelumendi (Añorga), Alaia Martin (Oiartzun), Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Manu Goiogana (Irun) ariko dira; guztiak Haritz Casabalen (Pasai Antxo) aginduetara eta Antton Aranburu eta Beñat Urteaga musikarien erritmora.

Abenduaren 11ean Munduko Merkataritza Erakundearen aurkako elkarretaratzea

Data: 
Astelehena, Abendua 11, 2017 - 19:00 -tik Asteartea, Abendua 12, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Donostiako Bulebarra

2017ko abenduaren 10etik 13ra Munduko Merkataritza Erakundeak (MME) Argentinan burutuko duen XI. Bilera Ministerialaren baitan, munduko herri guztiei mobilizatzera dei egin zitzaigun Buenos Airesen MMEren aurka egin zen Topaketa Nazionaletik.

Hori dela eta, datorren abenduaren 11ean arratsaldeko 19:00etan Donostiako Boulevarden burutuko den elkarretaratzera dei egiten dizuegu.

Gipuzkoako TTIP Ez!