Ekainaren 1ean, ikasturteko azken bertso-gaua: Txingudi I VS. Txingudi II
Bereziak izaten dira ikasturte amaierako bertso gauak, ezbairik gabe, eta berezia izan nahi du aurtengoak ere. Gipuzkoako Herriartekoan ibili dira Txingudi I eta Txingudi II taldeak, beste 34 talde gehiagorekin lehian, baina lehen aldiz igoko dira bi taldeak batera oholtzara, jendeaurrean. Batera oholtzaratu? Aurrez aurre jarri? Nork daki?


Jaizkibel berreskuratu, Militarrak kanpora.- Maiatzak 28, igandean Jaizkibelgo tiro eremura mendi martxa egingo dugu. 10etan Lezotik aterako gara eta 11etan ekitalditxoa egingo dugu herriari lapurtutako eremu militarrean, Jaizkibel herriarena delako, militarrak kanpora!