Datorren ekintzak

Landetxako jaiak -I- 2017 (12,13,14,15)

Data: 
Ostirala, Maiatza 12, 2017 - 16:00 -tik Igandea, Maiatza 14, 2017 - 23:45 -ra
Non: 
Landetxa

Ostirala, 12
- 16:30: Goitibera tailerra Elatzeta eskolan.
- 17:30: Gazte Kermesa (12-17urte)
- 19:00: Estropada lehorrean.
- 20:00: Pintxo-Pote txosna eta tabernetan.
- 21:00: Mozorro diskofesta.

Larunbata, 13
- 10:30: Xake txapelketa.
- 11:30: Sukaldaritza ikastaroa eskolaurre zaharrean.
- 16:00: Esku pilota erakustaldia.

ELKARTASUNA CATALUNYAKO IKASLE MUGIMENDUAREKIN!!!

Data: 
Osteguna, Maiatza 11, 2017 - 19:30 -tik Ostirala, Maiatza 12, 2017 - 19:55 -ra
Non: 
SAN JUAN PLAZA, IRUN
Antolatzen du : 
Irungo Askapena, Bidasoako Ernai, Bidasoako Ikasle Abertzaleak

Aste honetan bertan Catalunya aldetik berri kezkarriak iristen ari zaizkigu. Ikasle Mugimenduaren kontra oldartu da polizia, eta atxiloketak gauzatzen ari dira. Kezkagarritzat jotzen dugu hau guztia, eta oldarkortasun honen adierazgarria da azken aldian herri mugimenduaren aurka indar polizialek hartu duten jarrera.

Asturiagako segada

Data: 
Asteartea, Maiatza 9, 2017 - 19:00 -tik Asteazkena, Maiatza 10, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Kultur Etxean

AsturiagaGertatu zen. Bai, gertatu zen 1974ko maiatzaren 20an. Hondarribiko itsasertzean, Higer lurmuturreko itsasargiaren azpian Asturiaga izeneko harrizko hondartzan. Bi gazte, Jose Luis Mondragon Elortza 27 urteko arrasatearra eta Xabier Roke Mendez Villada 21 urteko santurtziarra Espainiako Guardia Zibilak eta poliziak antolatutako segadan hil zituzten. Oso gutxi dakigu gertaera ilun hartaz. Guk dakigula ez da ez ikerketarik, ez epaiketarik egin.