Datorren ekintzak

Ongi etorri Gernika 2017: ostiralean Gipuzkoako zutabeari agurra

Data: 
Ostirala, Apirila 28, 2017 - 17:00 -tik Larunbata, Apirila 29, 2017 - 16:55 -ra
Non: 
Puente de Santiago de Irun
Antolatzen du : 
Irungo Santiago zubia

Bidasoaldeko Ongi Etorri Errefuxiatuak datorren apirilaren 28rako, arratsaldeko 5etarako deialdi egin du. Ekitaldia , Irungo Santiago zubian burutuko da.  Bertan, Gernikara abiatuko den Gipuzkoako zutabeari agurra emateko asmoarekin. Gernikan, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak egindako dealdiaren lemapean: ONGI ETORRI GERNIKA 2017: GERRARIK EZ, HARRERA ETA BABESARI BAI parte hartzea izango da helburua.

“Rudy margolari nafarraren” erakusketa

Data: 
Osteguna, Apirila 27, 2017 - 19:00 -tik Larunbata, Ekaina 3, 2017 - 23:30 -ra
Non: 
Kabigorri

Kabigorri Ateneo Kultur Zentroan (Peña kalea 1, Irun) bigarren aldiz erakusgai jarriko da “Rudy margolari nafarraren” erakusketa bat.

Margolari autodidakta Berakoa da jatorriz eta Irunen bizi da. Guztira 14 obrak eratzen dute erakusketa. Estilo errealistakoak dira, Bidasoko Eskola Zaharraren berezko estilokoa, gure inguruko paisaiekin, Nafarroakoak eta Gipuzkoakoak nagusiki.

EUSKAL HERRIA IRAULTZA BOLIBARTARRAREKIN!!!

Data: 
Larunbata, Apirila 22, 2017 - 18:00 -tik Igandea, Apirila 23, 2017 - 17:55 -ra
Non: 
DONOSTIA, ALDERDI EDER
Antolatzen du : 
INTERNAZIONALISTEK

ADI!!!!! Donostiako Alderdi Ederren larunbat hontan, Iraultza Bolibartarraren aurkako kontzentra deitua dago. Jar gaitezen aurrez aurre eta Iraultzak Euskal Herri Langilearen babesa duela argi ta garbi geratu dadila!!

Flysch-ari buruzko erakusketa hartuko du Bidasoko Interpretazio Guneak

Data: 
Asteartea, Apirila 18, 2017 - 10:00 -tik Larunbata, Maiatza 27, 2017 - 13:55 -ra
Non: 
Bidasoko Interpretazio Zentroan (Iparralde etorbidea, 63)

Aldi baterako erakusketen segida bati hasiera eman dio Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Bidasoko Interpretazio Zentroan, Abenida zubian (Iparralde etorbidea, 63). Euskal kostaldeko Flysch-ari buruzko erakusketa da, Hendaiako CPIE - Euskal Itsasbazterra kostaldearen babeserako erakundeak, eta Luberri Fundazioa Oiartzungo geologia interpretazio guneak antolatua.