Datorren ekintzak

Vamos Euskadi ekimenaren I. Biltzarra datorren igandean egingo da Irunen

Data: 
Igandea, Martxoa 19, 2017 - 11:00 -tik Astelehena, Martxoa 20, 2017 - 10:55 -ra
Non: 
Gure Morada elkartean, Izaga kaleko 9
Antolatzen du : 
Ahal dugu

photo_2017-03-17_11-49-52Ahal Dugu-ren “Vamos!” herritarren partaidetza ekimenaren I. Euskadiko Biltzarra egingo da datorren igandean, Irunen. Alberto Rodríguez diputatu kanariarrak eta Pilar Garrido senatariak aurkeztuko dute jardunaldia; bertan tailer batzuk emango dira Euskadiko gizarte mugimenduekin, herri-komuniazioari buruzkoak. Eta, horretarako, kultura-, kirol-, elkartasunezko, hezkuntzazko eta aisialdiko  ekintzez baliatuko dira aldarrikapen ekintzak gizartearen gehiengoa ahalduntzeko tresna erabilgarri bihurtzeko, ardatza herritarren partaidetzan jarriz.

AHTren aurkako zuhaitz landaketa

Data: 
Igandea, Martxoa 19, 2017 - 10:30
Non: 
Angiozarko frontoia

kartelaMartxoaren 19an, igandearekin, AHTren aurkako zuhaitz landaketa bat burutuko da. AHT eragiten ari den txoko ugari ditugu landatu ahal izateko baina hainbaten artean, Bergarako lotunean dagoen Angiozar aukeratu dugu. Izan ere, Bergarako korapiloa, hiriburuetako sarbideekin batera, Euskal Y aren giltzarria baita. Bertan, lanak aurrera eraman ahal izateko arazo tekniko zein ekonomiko larriak dituzte, eta hori dela eta,  hasierako esleipenak baliogabetu ziren eta berriak atzeratzen ari dira.

Feminismo edo Barbarie

Data: 
Osteguna, Martxoa 16, 2017 - 19:00 -tik Ostirala, Martxoa 17, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Alternatiba

fotoDokumentala bikotearen esparruan bortizkeria psikologikoari buruz da. Irantzu Varela Urrestiazala bere zuzendaria kazetaria da eta berdintasunaren gaineko lantegietan, feminismoetan, maitasun erromantikoan, lidergoan eta komunikazioan hezitzailea. Faktoria Lila-ko koordinatzailea eta "El tornillo" ren aurkezlea,' La Tuerka' programan aste bakoitzean igortzen dena eta, eragin handiarekin, Youtube-n zabaltzen dena