Datorren ekintzak

Zinea Kabigorrin: La Belle Saison

Data: 
Osteguna, Urtarrila 26, 2017 - 19:30
Antolatzen du : 
Kabigorri

Filmazpit esker, filma jatorrizko bertsioan, euskarazko azpitituluekin.
Jatorrizko izenburua: La Belle saison
Urtea: 2015
Zuzendaria(k): Catherine Corsini
Gidoia: Catherine Corsini, Lorette Polmanss
Aktoreak : Cécile de France, Izïa Higelin, Noémie Lvovsky, Kévin Azaïs.
Herrialdea : Frantzia - Belgika
Jatorrizko hizkuntza : Frantsesa
Gaia : Emakumeen borroka eta lesbianismoa
Iraupena : 105 min.

Saharara bidaltzeko elikagai bilketa

Data: 
Osteguna, Urtarrila 26, 2017 - 19:00 -tik Igandea, Urtarrila 29, 2017 - 22:55 -ra
Non: 
Kabigorri

XIII. Sahararen Aldeko Euskal Karabana. Piztu itxaropena
Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak XIII. elikagaien karabana antolatu du Tindufera (Aljeria), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko.

Altzarien zaharberritze II. Topagunea

Data: 
Asteartea, Urtarrila 24, 2017 - 17:30
Non: 
Lakaxita

Urtea primeran hasteko, proposamen berri batekin gatozkizue 2017 urte hasiera honetan. Altzariak zaharberritzen ikasteko trebeziak partekatu nahi badituzu, aukera ezin hobea duzu hau. Irunen burutuko den altzarien zaharberritze II. Topagunea, Lakaxita gaztetxearen espazioetan.

Giza katea CETAren aurka Irunen

Data: 
Larunbata, Urtarrila 21, 2017 - 16:30
Non: 
Santiago Zubia

Ipar Euskal Herriko TAFTA STOP eta Hego Euskal Herriko TTIP/CETA Ez mugimendutatik berri ematen dugu Europako Parlamentuko otsaileko CETAren berrespenaren harira urtarrilean urtarrilaren 21ean Irun – Hendaia giza katea egingo dugu. Arratsaldeko 16:30ean izango da Hendaia – Irungo Santiago Zubian.