Datorren ekintzak

Elkarretaratzea azken eraso matxistak salatzeko

Data: 
Ostirala, Urtarrila 20, 2017 - 19:30
Non: 
Zabaltza plaza

Txingudi Anti Sexista plataformatik, Irun eta Hondarribiako herritarrei deia luzatu nahi diegu, ostiral honetan, urtarrilaren 20ean arratsaldeko 19:30tan Zabaltza plazan egingo dugun biolentzia matxistaren aurkako elkarretaratzera etortzeko.

CETA-TTIP-TISA-ri buruzko mahai-ingurua

Data: 
Asteartea, Urtarrila 17, 2017 - 19:00 -tik Asteazkena, Urtarrila 18, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Koldo Mitxelena Kulturune

Bihar Koldo Mitxelena Kulturunean CETA-TTIP-TISAri buruzko mahai-ingurua egongo da. Arratsaldeko 19:00etan izango da eta honako politikari hauek hartuko dute parte:
 - Xabier Pombo (Ezker Anitza-IUko Kontseilu Politikoko kidea)
 - Oskar Matute (EH Bilduren Gorte Nagusietako Diputatua)
 - Nicolás de Miguel (C´s-n Euskadiko bozeramailea)
 - Iñaki Agirre (EAJ-PNV legebiltzarkidea)

Urtarrilaren 12an, 2017ko lehen Kabigorriko bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Urtarrila 12, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Urte hasierako egun hauen ostean, badator berriz ere Kabigorriko bertso-gauak. 2017ko lehendabizikoa urtarrilaren 12an izango da, Irungo Peña kaleko Kabigorri Ateneoan, 19:30etatik aurrera. Manu Goiogana irundarra, Patxi Castillo beratarra, Haritz Casabal antxotarra eta Iñigo Mantzisidor “Mantxi” zarauztarra ariko dira kantuan, eta Xabier Bengoetxea Hondarribiarrak jarriko dizkie gaiak.