EUSKAL HERRIA KURDISTANEKIN BAT! Abenduaren 17an Bilbon MANIFESTAZIO NAZIONALA
Herri Kurduak pairatzen duen egoeraren aurrean, errepresioa, gerra, zapalkuntza.... abenduaren 17an manifestazio nazionala egongo da Bilboko plaza Eliptikotik 12:30tan.
Herri Kurduak pairatzen duen egoeraren aurrean, errepresioa, gerra, zapalkuntza.... abenduaren 17an manifestazio nazionala egongo da Bilboko plaza Eliptikotik 12:30tan.
Hizlariak:
- Anaitze Agirre Larreta (SOS Arrazakeria taldetik)
- Tarana Karim (Azerbaïdjam jatorriko emakume euskalduna)
- Kristina Morales Lopetegi (Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta aniztasun teknikaria)
Alternatibako gure kidearen, Juan Puerto Morcilloren ibilbide militanteari buruzko dokumentala.
Abenduaren 10ean Txingudi-Zarautz lagunarteko “bertso-desafioa” jokatuko da, bertso-bazkari formatuan, Irungo Peña kaleko Erlaitz Elkartean, eta 14:00etatik aurrera.
Zarauztik Aitor Urbieta, Beñat Jauregi “Fede” eta Markel Eizagirre ariko dira bertsotan, eta Txinguditik, aldiz, Gotzon Aizpiolea, Andoni Zelaia eta Aitor Errazkin. Gai jartzaile lanetan Adrian Arruti ariko da.
Hilabeteak igaro dira Añorgan elkartu eta iraultza txiki hau abiatu genuenetik. Arnastu, birikak ongi bete eta Euskal Herria alternatibaz josteko hautua egin genuen. Gaur arte. Arlo ezberdin eta anitzetan banatuta, hilabete luzez, garunari eragin, eztabaidatu, hausnartu eta mahai gainean jarri ditugu autogestioan oinarritutako hemezortzi proiektu. Euskaratik etxebizitzara eta elikadura burujabetzatik komunikaziora. Gazte prekario izan eta karriketako argiak itzaltzetik, udaleku feministak antolatzera.