Asteartean Triple X eta Zotz! taldeen kontzertua Lakaxitan
Urriaren 25ean, 20:00tan kontzertua izango da Irungo Lakaxita gaztetxean. Triple X eta Zotz! ariko dira zuzenean.
TRIPLE X (Kolonbia)
Bogota hiritik punk rock azkarra. Leonor SS edo Siniestro Total taldeen orditan
ZOTZ! (Irun)
Apurtu taldean ibilitako musikari batzuk martxan jarritako banda berria. Musikalki 77'ko punka jorratzen dute.

Irunabar.- Datorren larunbatean izango da, urriak 22an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Irungo Udal Kontserbatorioan: JOXE MARI LOPETEGIREN ITURRITIK BERTSOTAN emanaldi musikatua.
Heldu den asteazkenean, 26, 19tan Lakaxitan gelditu gara antolatzen hasi nahi diren sukaldaritza begano tailerrei buruz hitz egiteko. Hurbildu interesa baduzue.
Orain dela 5 urte baino gehiagotik Irungo Argoiak Kultur Elkarteak asteazkenero bere ateak irekitzen ditu, pertsona eta talde ezberdinei emakumearekin erlazionatutako aktibitate ezberdinak antolatzeko aukera emanez, konferentzia txiki, ipuin kontaketa, musika ekitaldi zein beste batzuk.