Datorren ekintzak

Bihar, asteartea, kontzertua Lakaxitan. Stef Ketteringham eta Physis versus Nomos

Data: 
Asteartea, Urria 18, 2016 - 20:00 -tik Asteazkena, Urria 19, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxita, Anaka Kalea 20, Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita

txusta_stef.jpgAsteartean, urriak 18, kontzertu akustikoa bikoitza izango dugu Irungo Lakaxitan. Stef Ketteringham musikari ingelesa nazioarteko bira betean murgilduta dago, eta geldialdia egingo du Irunen, bere bakarkako lehen diskoa aurkezteko. Shield Your Eyes taldeko gitarjole eta abeslaria Frantzian barrena ibili ondoren Euskal Herrira iritsiko da, eta hau izango da haren lehen emanaldia. 20etan hasiko da kontzertua Physis versus Nomosek talde donostiarrarekin, ondoren pikatzeko zerbait eskainiko du Lakaxitak, eta 21:30ean joko du Stef Ketteringhamek. Kontzertua doakoa izango da.

Erraustegiaren aurkako kontzentrazioa Donostian

Data: 
Larunbata, Urria 15, 2016 - 12:00 -tik Igandea, Urria 16, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Diputazio aurrean

Larunbata honetan-urriak 15a- konzentrazio bat egingo da erraustegiaren aurka, "Zuen negozioa guztion minbizia eta ruina" lelopean.

Hitzordua eguerdiko 12etan Diputazio aurrean eta handik kalejiran Abenidako banketxera joango gara-12'30etan-.

Helburua, errausgailua finanziatu nahi duten banketxeak (Santander eta Caixa) salatzea da.

"Vamos!" herritarren partaidetzarako ekimena aurkeztuko du Ahal Dugu-k datorren asteazkenean

Data: 
Asteazkena, Urria 12, 2016 - 12:00 -tik Osteguna, Urria 13, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Izaga kaleko 9.ean kokatuta dagoen Gure Morada

Ahal Dugu-ren Gizarte Zibilarekiko Harremanetarako idazkari eta diputatu nazional Rafa Mayoralek, Ahal Dugu-ren fundatzaileetako Juan Carlos Monederok eta Pilar Garrido senatariak parte hartuko dute datorren asteazkenean, Irunen, “Vamos!” herritarren partaidetzarako ekimena egingo den ekintza publiko batean.