Arnaldo Otegi, Oskar Matute eta Marian Beitialarrangoitia ostegunean Irunen
Irungo EH Bildu.- Ostegun honetan, ekainaren 9an, EH Bilduk hauteskunde orokorretako kanpainari hasiera emango dio Irunen arratsaldeko 20:00etan San Juan plazan.
Ekitaldi nazionala izango da eta bertan egongo dira gurekin batera Marian Beitialarrangoitia (Gipuzkoako zerrendaburua kongresurako), Oskar Matute (Bizkaiko zerrendaburua kongresurako) eta Arnaldo Otegi (EH Bilduren lehendakarigaia hauteskunde autonomikoetarako).

Louise Archambault zuzendari kanadarraren Gabriellek Williamsen sindromea duen emakume gazte baten istorioa kontatzen du. Abesbatza bateko kidea da eta bertako adiskide batekin maiteminduta dago. Taldea garrantzi handiko jaialdi batean parte hartzeko prestatzen ari da Gabriellek, bere autonomia erakusteko eta Martinekin maitasunezko istorio bat bizitzeko, aurreiritzi klase guztiei eta bere mugei aurre egiten dion bitartean.
Hondarribiko Sortu-k TTIP-ari buruzko hitzaldi interesgarria prestatu du datorren asteazkena, ekainak 8-rako. Hitzaldia ematera Ernai gazte taldeko kide bat eta Jone Etxeberria, Sortu-ren sozioekonomia arduraduna etorriko dira, eta alde zaharreko kultur etxean izango da , arratseko 19.00etan.
Hemen da aurten ere ALDATSA baratza kooperatiboako eta XALBARDIN baratzakook antolatzen dugun ez ohiko zozketa, KAKUSAI AGROZOZKETA !
Irunabar.- Berezia izango da 2015-2016 ikasturteko Kabigorriko azken bertso-gaua. Hiru urtez jarraian antolatu ditu bertso-gauak Irunabarrek, Irungo bertsoaren bilguneak, eta 27.a izango da datorren ostegunekoa.