Neskatoak dokumentala, datorren ostirala Landetxan
Landetxa Auzo Elkarteak.- Neskatoak dokumentala ekarriko dugu Auzo Elkartera Maiatzaren 6an. Bertan emakumeak ipar euskal herrian Frankismo garaian bizitako esperientziak jasota daude. Filma euskeraz izango da baina azpitituloak gazteleraz ditu. Dokumentalaren zuzendaria, Jon Abril, bertan izango dugu gonbidatu gisa. Animatu zaitezte!!
- Gehiago irakurriNeskatoak dokumentala, datorren ostirala Landetxan -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Datorren maiatzaren 4ean, asteazkena, hitzaldia antolatu du Sortuk pil-pilean dagoen preso eta iheslarien gaiaren inguruan. Juan Mari Olano eta Antton Lopez izango dira hitzaldian egungo egoera aztertu eta aurrera begirako erronken inguruan hausnartu asmoz.
Bidasoaldean eta Jaizubiako golf-zelaien ondoan, harizti erakargarri eta ezezagun bat dago; zelaiko zuloen artetik iragaten da, eta Jaizubiako padurara garamatza. Harizti heldua da, eta oso ondo kontserbatuta dago. Jaizkibeletik jaisten diren errekak eta zuhaitz altuak ditu, eta baita ereinotzez, zumeez, ezpel-zuhaixkez eta udaberrian kolore ugari eskaintzen dituzten loreez osatutako oihanpea ere.
