Datorren ekintzak

Arrakala dokumentala Hendaian

Data: 
Igandea, Ekaina 28, 2015 - 18:00 -tik Astelehena, Ekaina 29, 2015 - 17:55 -ra
Non: 
Bask Rock Cafe ostatua (Pikondo karrika 9 Rue des Figuiers)
Antolatzen du : 
Hendaiaitz Gazte Asanblada

Igande honetan, ekainaren 28an, 18h-etan Hendaiako Bask RockCafe ostatuan Arrakala dokumentala proiektatuko da.
Ondoren, eztabaida irekia izango da nahi duenak bere iritzia eman dezan.

Dokumentala euskaraz, frantsesezko azpitituluekin izango da.

Xehetasun gehiago : http://www.arrakala.net/

“Irun hiria” XI. binakako puzzle lehiaketa

Data: 
Larunbata, Ekaina 27, 2015 - 16:30 -tik 19:30 -ra
Non: 
Plaza Erromes
Antolatzen du : 
Santiagoko Deabruak Kultur Elkartea

puzzleSantiagoko Deabruak elkarteak Irunen “puzzle zaletasuna” bultzatzeko asmoarekin deitzen du Irun Hiria Puzzle Lehiaketaren XI. edizio hau.

Lehiaketan izena emateko interesa duten guztiei jakinarazten diegu edozein momentutan
eman dezakete izena posta elektroniko bat bidaliz santiagoko.deabruak@gmail.com helbidera edo 648 028 590 telefonora deituz.

#haziaLIBRE: Manifestazioa larunbatean 12:00tan

Data: 
Larunbata, Ekaina 27, 2015 - 12:00 -tik Igandea, Ekaina 28, 2015 - 11:55 -ra
Non: 
Hazia

HaziaLibreRP_25jun2015_01.jpgHAZIA LIBRE ETA BIZIRIK

Haziak 1992. uztailaren 26an ireki zituen lehenengoz ateak. Ordutik 23 urte luzeetan zehar Irungo ezkertiar eta abertzaleen erreferente eta topagune bihurtu da. Auzolana eta lan militantea zutabe, belaunaldi desberdinen arteko herritarren bilgunea da Hazia eta noski, Irun feminista, euskaldun, ezkertiar eta iraultzaile baten aldeko borroka luzearen testigu isila ere bada.

Elkarretaratzea: Monarkia kanpora!!! Gora Errepublika!!!

Data: 
Ostirala, Ekaina 19, 2015 - 19:00 -tik Larunbata, Ekaina 20, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza

Duela urtebete, egungo monarka –bere aitarekin egin zen bezala- inposatu zitzaien estatuko herritarrei. Urte honetan ezer ez da aldatu.
Monarkiaren esentzia lehengo berbera da. Francok oinordetzan hartu zuen berbera. Monarkia ustela eta “aberriaren unitatea” eta 76 urtez gobernuan izan diren horien hegemonia bermatzen dituen sistema kapitalistarekin lotuta.