Datorren ekintzak

Moskuko Urrea liburuaren aurkezpena Hendaian

Data: 
Ostirala, Ekaina 19, 2015 - 19:00 -tik Larunbata, Ekaina 20, 2015 - 20:55 -ra
Non: 
Maitena taberna (De Gaulle etorbidea, 14 - Hendaia)
Antolatzen du : 
Juanma Sarasola + Maitena Taberna

Irunen 1983-1993 bitartean izandako kultur eta gizarte mugimenduen eztanda hizpide, baita Hendaiak eta hendaiarrek izandako zerikusi eta parte-hartzea ere.
Hendaiako MAITENA tabernan. Juanma Sarasola liburuaren egilearen eskutik, eta anekdota edo bizipenak kontatzeko guzientzako parte-hartze librearekin.


Apaiziartza Proiektu Agroekologikoarekiko Premiazko Atxikimendua

Data: 
Ostirala, Ekaina 19, 2015 - 19:00 -tik Larunbata, Ekaina 20, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Txerrimuño, Lezo

1422959844408_imagIada askok ezagutuko duzuen bezala Apaiziartza Baserria eta Mixintxola Kontsumo Taldea nekazaritza okupazioko iniziatiba bat dira Gaintxurizketako nekazal landa eremuen defentsan.

Lurra bizitzen eta lantzen dihardugu 2011 urtetik hona, landa eremuetako bizierari garrantzia emateko motibazioarekin eta nekazaritza elikadura burujabetzaren ikuspuntutik hartuz.

Larunbatean Irungo Bertso Eskolen IV. Eguna

Data: 
Larunbata, Ekaina 13, 2015 - 17:00 -tik Igandea, Ekaina 14, 2015 - 16:55 -ra
Non: 
Meaka auzoko Ola sagardotegia
Antolatzen du : 
Irunabar

Irunabar.- Laugarren urtez jarraian Irunabarrek, Irungo Bertsoaren Bilguneak, Irungo Bertso Eskolen Eguna antolatuko du, amaitzear den ikasturteari behar bezala agur esan eta datorrenari begira jartzeko.