Datorren ekintzak

Hitzaldia: "Venezuelako errepublika bolibartarra: gerra ekonomikoa, gerra politikoa, injerentzia"

Data: 
Asteartea, Martxoa 31, 2015 - 19:30
Non: 
Kabigorri Ateneoa
Antolatzen du : 
Askapena,PCE-EPK, Kabigorri, ezker anitza

Hizlariak:
   - Felix Tota: Venezuelako kontsula
   - Salva Gonzalez: Coordinadora Bolivariana

Gizon topaketa

Data: 
Larunbata, Martxoa 28, 2015 - 11:00 -tik 13:30 -ra
Non: 
Lakaxita Gaztetxea
Antolatzen du : 
Lakaxita Gaztetxea

Matxismoa jendarteak birproduzitu eta aldi berean pairatzen duen fenomenoa da eta ondorio latzak ditu emakume zein gizonengan.

Lakaxitan urteak daramatzagu feminismoak bultzatzen eta ezinbestekoa ikusi dugu hainbat momentutan gizonei begirako lanketa egitea maskulinitate berriak lantzen joateko.

Mendi martxa Jaizkibelgo tiro-eremuaren kontra

Data: 
Larunbata, Martxoa 28, 2015 - 10:00 -tik Igandea, Martxoa 29, 2015 - 11:55 -ra
Non: 
Jaizkibel
Antolatzen du : 
Eguzki

kartelakEguzkik gonbitea luzatzen dio nahi duenari mendi martxa aldarrikatzailean parte hartzeko. Goizeko 10:00etan Jaizkibelgo tiro- eremuko sarreratik abiatuko gara eta bi orduko ibilaldia izango da.