Datorren ekintzak

"Hazparneko anderea" antzezlana Hendaian

Data: 
Igandea, Martxoa 1, 2015 - 17:30
Non: 
Mendi Zolan Kulturgunea (Bvd de la Mer, place Sokoburu, Hendaia)
Antolatzen du : 
Hendaiako AEK

Hendaia Euskaraz-en eta Korrika Kulturalaren karietara, Telesforo de Monzon-en antzezlana, Iduzki Lore taldearen eskutik.

Zuzendaritza: Ander Lipus

Sartzea: 10€ (bertan salgai, ikuskizunaren egunean)

Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztuko du

Data: 
Larunbata, Otsaila 28, 2015 - 19:00 -tik Igandea, Martxoa 1, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Lakaxita

LKXT KoopAurten Lakaxitak 10 urte betetzen ditu eta hainbat eragileekin kolaborazioan, proiektu berriak martxan jartzen ari da. Horietako baten berri eman nahi dizuegu: LKXT KOOP.

Olatukoop eta Hiritik At-ekin elkarlanean, Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztuko du otsailaren 28an. Hilabeetako lanak eta gero, Lakaxitako lehen solairua atondu dugu bulego eta bilera gela bat sortuz, proiektu ekonomiko sozial eta eraldatzaileak martxan jartzen ari den edonorentzako irekiak.