Bossa Nova (Mariana Briones & Andy Villalon) Banako aretoan
Brasilgo doinu eta erritmoak, ahotsa eta gitarraren arteko nahasketa sendo eta ezti batekin lagunduta.
Sarrera: 5€
Brasilgo doinu eta erritmoak, ahotsa eta gitarraren arteko nahasketa sendo eta ezti batekin lagunduta.
Sarrera: 5€
Bihar, urriak 16, arratsaldeko 19.00etan Kutxabanken pribatizazioari buruzko hitzaldia prestatu du Hondarribiko EH Bilduk Zuloaga Etxean. Hizlariak EH Bilduko kide diren Jone Etxeberria eta Antton Izagirre izango dira.
INDOMABLES, emakume libreen historia
Dokumental hau 2012an atera zuten, eta ZerikusiAk ekoitzi zuen. Mujeres Libres erakunde libertario eta feministaren historia kontatzen du. Antolakunde horren helburua zen emakumeak beren kaxa aska zitezela morrontza ankerretik. Lan bikaina egin zuen, beren kideak berak ere epel agertzen ziren arren haien borrokekiko: 1936an, jada aldizkariaren lehen alea atera zuten, "Mujeres Libres" izenburuarekin, eta horrela hasi zuten lan bikaina. Nahiz eta aurrekariak bazituzten aurreko hamarkadetan ere, aldizkari hori agertu zenetik aurrera aitortzen zaie gailurra. Gero, 1937ko abuztuan, Mujeres Libresen Federazio Nazionalaren estatuko lehen kongresua egin zen Valentzian. Antolakunde horren ondorioz, Mujeres Libres 20.000 afiliatu izatera iritsi zen.