Bertso Bazkaria Oiartzungo Elizalde Eskolan
- Gehiago irakurriBertso Bazkaria Oiartzungo Elizalde Eskolan -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
PNV, PSE eta PPk kutxak ebasteko duten planaren arabera orain arte gipuzkoar guztion ondare izan dena inolako kontrol publikorik gabe kudeatuko luketen 15 patronoak izendatuz Batzar Nagusitan egin nahi duten kromo-banatzearen aurrean, Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek gizarteari mobilizaziorako deia egin eta
elkarrateratzea deitu dute irailaren 18an, ostegunez, 13:00tan Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren aurrean (Miramon ibilbidea, Donostia).
Kutxa banku-fundazioan bilakatzea ez da legez derrigorrezkoa, eta badira alternatibak, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkezturikoa edota Ekai Center-ek planteatu duena, kreditu-kooperatiba forma duten aurrezki kutxen formula frantsesa adibidez.
Irun Palestinarekin.- Amorruz eta ezintasunez bizi izan ditugu azkenengo asteetan Israelek Gazaren aurka burutu dituen erasoak, genozidio odoltsu baten azkenengo pasartea bilakatuz.
Txunditurik uzten gaitu Israelek Palestinar herriaren aurka zigorgabetasun osoz dihardutea, EEBBen eta Europaren onespen inperialistaren babespean. Honi bizkarra emanez, azkenengo urteetan ehundaka irundar izan gara palestinar herriari elkartasuna adierazi diogunak eta sionismoari hortzak erakutsi dizkiogunak. Zorionak deneri!