Datorren ekintzak

Moskuko Jaiak 2012

Data: 
Osteguna, Abuztua 14, 2014 - 18:00 -tik 23:45 -ra
Non: 
Moskun
Antolatzen du : 
Moskuko Jaiak Asanblada

kartela18:00    paseo historico
19:30    kemen dantza taldea
20:00    txupinazo-pregoia
20:10    Kontzertua: the big band theory
22:00    kale animazioa (malabareak suakin)

Fermo urrundu dutela salatzeko kontzentrazioa astelehenean

Data: 
Astelehena, Abuztua 4, 2014 - 19:30
Non: 
San Juan plaza

Fermin Vila irungo preso politikoa Alacant-eko Villena espetxera urrundu dute. Irundik 700 Km-tara aurkitzen da Alicante II presondegia.

Fermo, 2010ko ekainaren 24an, 23:30tan Belfasten PSNIk (Ipar Irlandako polizia) atxilotu zuen Guardia Zibilaren laguntzarekin. Pasa den ekainaren 20an Espainiara estraditatu zuten. Harrezkeroztik, Madrilgo Soto del Real kartzelan (434 km-tara) zegoen urrundu arte.

Presoen aldeko elkartasuna Hendaiako hondartzara helduko da igande hontan

Data: 
Igandea, Abuztua 3, 2014 - 12:00 -tik Astelehena, Abuztua 4, 2014 - 11:55 -ra
Non: 
Hendaiako hondartzan (kasino ondoan)
Antolatzen du : 
Etxerat

Etxerat.- Uztaila eta abuztua, opor eta hondartza garaia askorentzat. Uztaila eta abuztua, bidai eta bisita garaia guretzat. Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ez da oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabe baitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzeko Euskal Herriko hondartza eta kosta eremuetara gerturatu gara gaurkoan ere.