Datorren ekintzak

Zarimutzak irunen

Data: 
Asteazkena, Ekaina 26, 2013 - 12:00 -tik Osteguna, Ekaina 27, 2013 - 11:55 -ra
Non: 
Mosku
Antolatzen du : 
Irungo gazte ezberdinek

KartelaUrteak dira Irungo jaiak egun potente batzutara mugatzen direla eta egun horietaz gainera ez dagoela ia ezer guretzako.

Egoera ikusirik irungo gazte talde batek bere kabuz Zarimutzak deritzon jaiegun ospatzeko aukera ikusi du, gazteok gazteentzat antolatua.

ANIMATU TA PARTE HARTU!!

"Alardearen seme-alabak" dokumentalaren proiekzioa

Data: 
Asteartea, Ekaina 25, 2013 - 20:00 -tik Asteazkena, Ekaina 26, 2013 - 19:55 -ra
Non: 
Irungo Amaia Kultur Zentroa
Antolatzen du : 
Irungo Udala

foto

Emakumeek Irun eta Hondarribiako Alardeetan duten parte-hartzeari buruzko dokumentala; parte-hartze horrek eragindako sentimenduak eta eztabaida aztertzen ditu. Bi herrietako festak egun bat besterik ez du irauten. Egun oso bat da istorio hau kontatzeko baliatzen den egitura. Lehen zatian, Alardea hasieratik zer den jasotzen du, bere historia, eszenaratzea, egitura, ezaugarriak. Bigarren zatiak gatazkaren hasiera eta lehen urteetan, 90eko hamarkadan, izan zuen garapena kontatzen du. Hirugarren zatia, aldiz, gaur egunean kokatzen da, 2011 eta 2012 urteetan, eta festaren orainaz eta etorkizunaz hausnartzen du. Euren bizipenak, sentsazioak eta pentsamoldeak azaltzen dituzten bi herrietako pertsonai desberdinen bidez egin da kontakizuna.