Datorren ekintzak

Emakumeen astea 2026 egitaraua

Data: 
Astelehena, Martxoa 2, 2026 - 18:00 -tik Ostirala, Martxoa 13, 2026 - 19:00 -ra
Non: 
Hondarribia
Antolatzen du : 
Emeki

Cartel Emeki M8 2026

Emeki elkartea.- Emakumearen astea, emeki elkarteak 1993tik antolatzen duen emakumearen ahalduntze astea da. 33 urte hauetan, aste berezi honen barruan, genero ikuspegitik hitzaldiak, tailerrak, erakusketak… antolatu izan dira Hondarribiko Udalarekin, herriko eragile eta elkarteekin elkarlanean, Emekitik ezinbestekoa iruditzen zaigulako sarean lan egitea, elkarrekin lan eginez egitarau zabalagoa eta anitzagoa antolatzeaz gain kolektiboki lan eginez gizarte-loturak ere indartzen direlako. Egitarauari dagokionez, aurten ere haur, gazte zein helduei zuzendutako ekintzak antolatu dira martxoaren 2tik 13ra arte.

Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea gaur

Data: 
Astelehena, Otsaila 23, 2026 - 19:00
Non: 
San Juan Plaza, Irun
Antolatzen du : 
M8 Asanblada Feminista Bidasoa

Cartel Concentración 23-02-2026

M8 Asanblada Feminista Bidasoak deialdia egiten du Irungo San Juan plazan, otsailaren 23an, astelehena, 19:00etan, Euskal Herrian gertatutako beste emakume hilketa matxista salatzeko.Ez bat gehiago, ez bat gutxiago. Aski da!!!