Datorren ekintzak

Elkarrateratzea deitu du Bidasoko Itaiak gaur arratsaldean

Data: 
Igandea, Maiatza 21, 2023 - 19:00
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Bidasoko Itaia

Banner Eraso Matxistarik EZ!

Bidasoko Itaia.- Ostiral arratsaldean gizon bat atxilotu zuten Irunen adingabeko neska bati ukituak egiteagatik eta bahitzen saiatzeagatik. Dirudienez, gizonak goxokiak eta drogak eskaini izan dizkie haurrei berarekin joaten saiatzeko.

Asturiagako segadan eraildakoak omenduko dituzte larunbatean

Data: 
Larunbata, Maiatza 20, 2023 - 12:00
Non: 
Hondarribiko Asturiaga hondartza
Antolatzen du : 
Asturiaga 1974 memoria elkartea

Asturiaga 49

Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.

EH Bilduren lehen ekitaldi nazionala Irunen egingo da gaur

Data: 
Ostirala, Maiatza 12, 2023 - 19:00
Non: 
Ficoba Hall (Ficobako sarreran)
Antolatzen du : 
EH Bildu

cartel

Irungo EH Bildu.- Maiatzaren 12an hauteskunde kanpainari hasiera emateko EH Bilduk ekitaldi nazionala egingo du Irunen eta, bertan, Oihana Briones Irungo alkategaia, Maddalen Iriarte lehendakarigaia eta Oskar Matute EH Bilduren kongresuko diputatua egongo dira.