Datorren ekintzak

Denontzako harrera duina, eskubideak eta etxebizitza aldarrikatzeko elkarretaratzea ostiral honetan

Data: 
Ostirala, Martxoa 31, 2023 - 19:30
Non: 
San Juan Plaza Irun
Antolatzen du : 
Korapilatuz eta Eskubidedun Migratzaileak

Euskal Herria Harrera Herria

Korapilatuz eta Eskubidedun Migratzaileak.- Korapilatuz eta Eskubidedun Migratzaileak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, 19: 30ean, Irungo San Juan plazan, "Kalea ez da etxea. Harrera duinaren alde, guztiontzako eskubideak eta etxebizitza". Antzeko kontzentrazioak batera egingo dira Artean, Barakaldon, Bilbon, Donostian, Gazteizen eta Iruñean, baita Irunen ere.

Alarde Publikoaren San Migel Konpainiaren jarduera gaur larunbaterako

Data: 
Larunbata, Martxoa 25, 2023 - 11:30
Non: 
Anzaran Enparantza, San Migel, Irun
Antolatzen du : 
Alarde Publikoaren San Migel Konpainia

imagen

Alarde Publikoaren San Migel konpainia.- Gaur, martxoak 25, Alarde Publikoaren San Migel konpainiak jarduera bat egingo du. Anzaran plazako Boulevard tabernan lunch moduko bat egingo dugu.

Etxeko kideek etxean egindako janaria eramango dugu (patata tortilla, bizkotxoa, txistorra, etab.) eta tabernak zerbitzatuko ditu edariak (hauek ordaindu behar dituzte).